2007-07-29 -- 2099.zenb
Lerro hauek idazteko garaian, 200 bat ikaslerentzat ikastaro bat zuzentzen ari naiz Manilako Ateneo Santo Tomas Unibertsitatean. Manilako leihatila honetatik kanpo aurkitzen den munduari begirada ematen badiot, eta batez ere Europari, erraiak apurtzen zaizkit.
Filipinak, eta Manila haren hiriburua, Asiako errealitatearen “mikrokosmoa” dela ziurtatu daiteke.
Euli bat sartu zunan atzo gure sukaldean, eta isil-isilik ibili zunan, baina azulejo zuri gainean berehala nabarmentzen zunan. Garaiko kontuak, inolaz ere, zeren eta eulirik gabeko uda ez baitun agertu parte onekoa laborarientzat, San Juan euli gabe, urtea ogi gabe zioen errefrauak adierazita uzten duen bezala. Baina banaka agertzen diren arren euliak, euliteriak iraganeko errealitate eta hitz bihurtu ditun, noski, animalia gutxiago eta gizajende gutxiago biltzen delako orain etxeetan, edota janariak hozkailuetan gordetzen direlako sukaldeetan.
Gaurtik ikusita, ez dirudi –alderdi bakoitzaren emaitzen arabera– PNV-EA koalizioa haustea erabaki zuzena izan zenik. EAkoek ikaragarrizko liskarra eduki dute alderdian gai honi buruz: zuzendaritza nazionala koalizioa apurtzearen alde, Gipuzkoako zuzendaritza kontra. Kongresu berezia egin behar izan dute hau erabakitzeko eta kongresuan zuzendaritza nazionalak irabazi zuen: koalizioa hautsi egin behar zen eta alderdi bakoitza bakarrik aurkeztu behar zen hautesleen aurrean.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1