Astekaria

 Bero-beroan 

Aldaketa MCCn

Uztailaren 31n MCC Taldearen lehendakaritzan aldaketa oso garrantzitsua gertatuko da. Orain arte Arrasateko kooperatiba taldeko presidente izan den Jesus Catania erretiratu egingo da eta Jose Maria Aldekoak hartuko du bere lekukoa. Euskal Herriko enpresarik garrantzitsuena da MCC. 100.000 langile inguru ditu eta aurten irabaziak %10 haztea espero dute 750 milioitara ailegatu arte. Ia-ia planeta guztiko herrialdeetan dago. Duela 50 urteko sorrera xumeaz geroztik Taldeko arduradun nagusiek izaera ekintzailea mantendu dute.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2099. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Giza ekintza orotako akatsak akats, kooperatiba Talde honek egindako lan izugarria aitortu beharra dago. Onartu beharreko elementurik garrantzitsuena, dena den, hain talde indartsu eta boteretsua izanda ere, dakigunez behintzat, sekula bere baitan eskandalu ekonomiko-finantzierorik gertatu ez izana da. Taldearen agintari gorenek sekula ez dituzte poltsikoak diruz gainezka eduki.

Eta beti ezaugarritzat izan dituzte diskrezioa eta zintzotasuna. Orain, MCCko lehendakaritzako aldaketa horrekin, identitate ikur horiek mantentzea eta hobetzea ere espero dugu. Iragarritako proiektu industrial eta jarduera berri horiek zehazten joatea eta osasuna, energia berriztagarriak edota trenarena bezalako sektore berrietan txertatzea nahiko genuke. Horrek guztiak Euskal Herriko enpleguaren etorkizunari on egingo lioke. MCCk aitorpen soziala merezi du. Gurea badu behintzat.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia