Astekaria

 Bertso berriak 

Udako betebeharrei jarriak

I Bizi garenez irudiari makurtzen zaion munduan berokipean diximulatuz lasaitu arren neguan, konplexu eta izan beharrak ugaltzen dira buruan lehen ezkutuan zeuden guneak bistaratzeko orduan.

Irudia

Nerea Elustondo


2098. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Nerea Elustondo
(XDZ)
II

Iazko galtza motzak ez daude
lehenago bezain eroso...
Nolako drama! Zabaldu gara
hiru milimetro oso!
Soluzioa sinplea eta
eskuragarria oso...
Gu laguntzeko beti prest daude
mila dieta milagroso.

III

Alkatxofaren dietarekin
arin sentitzen hasita
osagarri on izan liteke
gimnasiora bisita.
Zinta batean ordubetean
jardun gaitezke korrika...
Baina hori bai kotxea juxtu
ate aurrean utzita.

IV

Eguzki izpiek hainbat gaitz nola
bihurtu dituzten bere,
eguzkitako krema ematean
nahiz behar lukeen lege
batere eman gabe’re total...
Beltzarantzea da xede!
Horretarako azal guztia
galdu behar bada ere.

V

Depilatzeko ezinbesteko

premi larrien adiktu
burua ez den iledun gorputz
atalik ezin luzitu.
Nahiz eta beste zeozer zela
pentsatzen luzaz aritu...
Tximuak eta pertsonak nonbait
ileak bereizten ditu.

VI

Sarri nahasten ditugun arren
pertsona ta objektua,
(ez nintzen neskez bakarrik ari
barka gaizki ulertua)
aurtengo uda ere izan dadin
berezia, “perfektua”,
irudimenak bete dezala
irudiaren lekua!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia