2007-07-22 -- 2098.zenb
Nun dira ene lagunak, Otxagabian, Joseba Elosegi, Zutik, Yup lala… Etxamendi eta Larralderen botzak, biak bat eginik, airean, garai joan batekoak iduri, gure ekialdeak ekarriak. Dei bat noiz gozoa, noiz larria zekarren biko mitikoak, aldarrikapen politikoa irakiten zegoen aro batean. Borbor hura pausaturik ere, txinparta garretan dira Eñaut Etxamendiren buru-bihotzak. Kantuan ari zenean bezain bipil eta bilorik gabe mintzo da olerkari, eleberrigile, irakasle ohi, laborari… “baina abertzalea!” –Telesforo Monzonek oihu egin ohi zuen maneran– den nafarra.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1