Astekaria

 Hiruko Txikian 

Tregua

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2097. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Irungo Alardean. Tradizionalistek joan urtetako estrategia basatiari bukaera eman diotela dirudi. Aldez aurretiko entseguetan, aurten ez dituzte joan urtetako erasoaldiak burutu eta bakean utzi dituzte mistokoak bereak egiten. Ez ikusiarena egitea erabaki ote duten ez da argi, baina hala gertatu da, eta orain arte ez bezala ez dira entzun hauen aurkako astakeriak, eskandalizatzen gintuzten haiek. Areago, inoiz baino arinago ibili omen dira desfilatzen, mistokoekin batera ez egiteko, adinduetan gihar arazoak sortuz. Bat baino gehiago ikusi dut hanketako minez, bikiak harri eta gerriak burdin. Bakeak prezioa duela alegia. Ertzainak pozik. Ez dute zerbitzu berezirik egin behar izan, eta hori, berez berri ona da, soldadutza egin genuenok ere badakigu. Hala ere bazterketak bere hartan dirau, alkateak ez ditu mistokoak udaletxean hartu eta publikoki defendatu du bere erabaki komertziala, zuzentasuna bake hau baino garestiagoa dela eta bere larrutik ordaindu beharko lukeela jakitun. Eta Santano hau ez da epikarako sortua. Bere ibilbide politiko profesionalari erreparatzea besterik ez dago. Aldundian kirol arduradun gaztea ezagutu genuen palkotako biztanle. Santa No. Eta ez doakio gaizki txilibiterotan bere ondasuna duenari.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia