Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Josu Zabala

“Erreskatatua sentitzen naiz”

Amak fandangoak ongi jotzen zituen seme bat nahi zuelako hasi zen soinua ikasten. Gasteizen funtzionario plaza lortu orduko egin zuen hanka irakaskuntzatik. Auzoko jaiak antolatzen, oholtzan, mahai bueltan, beti gerran... Bakean utzi arte.

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2097. alea
0000-00-00
alde 1    kontra 0
Josu Zabala
(Alex Larretxi)

Eskolako maisu zu?! Jajajajajaja...

Bizitza batean gidoi orokorrarekin zerikusi handirik ez duten pasarteak daude.

Gidoi orokorrak Hertzainak Gasteizen sortuko zela zioen?

Irudimena kaleetatik paseatzen zen hiri magiko bat zen. Ni ziur nago Mekoletan ezin izango zela Hertzainak sortu, ezta Tolosan ere. Euskal Rocka gune erdaldunetan jaio da.

Gune euskaldunetan ez zen drogarik egongo-eta!

Ni droga guztiak legeztatzearen alde nago. Kontsumo arduratsuan sinesten dut. Drogek, ongi erabiliz gero, badituzte bakoitzak deskubritu beharreko alde onak. Deskubritu ezean ez hartzea hobe!

Eta droga arrakasta denean?

Arrakastak behartu gintuen musikariak izatera. Gure asmoa ez zen profesionaltasuna. Gu barrenak deskargatzera ateratzen ginen.

Denengatik gaizki-esatera, alegia.

Artista batek lortu behar du ahalik eta gizarte maila gehienetara heltzea, baina beti bere ikuspuntutik. Autokritika serioa egiten bada beti da eraikitzailea. Gizarteari horrelako gauzak eskaini behar zaizkio.

Txoriak kaiolatik irten nahi zuela kantatzeak ez zuen balio?

Gu bizi ginen tokian ez zegoen txoririk! Ez ginen abertzaleak. Guk gure ikuspuntu pertsonala eman nahi genuen, eta hori, gure bizitzetatik, kaletik, edo gure lagunen istorioetatik ateratzen genuen.

Ez esan Reggaea Mekoletakoa denik!

Reggae baten bitartez kontatu ahal duzu hemengo istorio bat Bob Marleyk kontatu ez zuena. Gertutasun horregatik, eta komunitate bati berba egiten diozulako, lortu ahal duzu arrakasta. Musikan klasiko bihurtzeko formula bat asmatu behar da.

Hain erraza balitz…

Kantuak momentua deskribatzeko tresnak dira. Zerbait sortu behar duzunean, eginda ez dagoena egitea, dagoena errepikatzea baino eranginkorragoa dela pentsatu behar duzu.

Bai, bai, tradizionala modernoa izan daitekeela diotenetik...

Musika bat da. Ez dago musikarik bestearen kontra egiten denik. Aurka egite horiekin jende kulturalki inkonpletoa sortzen da. Musika integratzeko egina dago.

“Gora gu eta gutarrak!”, beraz.

Belarria galdu nuenetik beldurra daukat tabladuan egoteko. Erretiratutzat ematen nuen nire burua. Beldur handiarekin hasi nintzen baina asko lasaitu naiz. Erreskatatua sentitzen naiz.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia