Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-15 -- 2097.zenb

Izenak


Artemio Zarco idazle eta abokatu donostiarrak Ese final que os acecha nobela kaleratu du. Genero beltza eta nobela pikareskoaren arten sailkatu dute Zarcoren zortzigarren eleberria. Istorioak Donostiako Boulevardeko Barandiaran kafetegian du abiapuntua.

 

Bloody Hotsak zigilua sortu dute Bloody Mary biniloak saltzen dituen Irungo dendako arduradunak eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak. Rock and roll musikaz osatutako biniloak kaleratuko ditu gehienbat zigilu berriak.

 

 

La Strada izeneko antzerki taldea sortu dute Lizarran. Conni Rosnerrek zuzentzen du konpainia eta aktoreak Luis Arguiñáriz, Inés Bengoa, Ainhoa Luis Alsa, Kristina Eizmendi eta Javier Landaburu dira. Lizarrako Ikerketa Zentroaren inguruan sortu da taldea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dute helburu. Uztailaren 16an izango Finis Terrae obra estreinatuko dute Lizarrako Foruen plazan.

 

Asier Zabaleta koreografo eta dantzariak El agujero del avestruz (Ostrukaren zuloa) obra eskainiko du Donostiako Antzerki Ferian (www.antzerki.com), hilaren 14an. Ertza konpainiaren lan horrek beldurra du hizpide. Gazteszenan izango da ikusgai, arratsaldeko 18.00etan.

 

 

Axi Olanok Gasteizko Alde Zaharreko Gora eta Hala Bedi tabernetako hormetan jarri ditu ikusgai Zabormila bildumako argazkiak. Bilduma hori mendira egindako txangoetan aurkitutako zaborren irudiek osatzen dute. Interneten ere jarri ditu ikusgai Olanok: www.blogak.com/zabormila.

 

 

Julio Medem ek abuztuan estreinatuko du Caótica Ana filma. Bestalde, Tinieblas Gonzalez eta Gorka Merchan euren lehen film luzeak grabatzen ari dira egunotan. Tinieblas Gonzalez zuzendari arabarrak Bilboko metroan grabatu du Alma sin dueño lana. Gorka Merchanek berriz, Hernanin, Errenterian, Hondarribian eta Tolosan egingo ditu La casa de mi padre laneko grabaketak. Merchan euskaraz eta gaztelaniaz filmatzen ari da.

 

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan