Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-15 -- 2097.zenb

Hitzarmen kolektiboak

Juan Mari Arregi


Milaka euskal langile, bereziki metal arlokoak, hitzarmen kolektiborik gabe daude 2003az geroztik. EAEn metalaren arloan aritzen diren 165.000 langiletik %44, hau da 72.375 behargin, 50 langile bitartean dituzten enpresa txiki eta ertainetan aritzen dira. Probintzia mailako erregulazio ezaren aurrean talderik ahulena da honenbestez eta kontuak hartu duen trazari erreparatuta litekeena da zenbait hitzarmen sinatu aurretik beste urtebete ere pasatzea. Iragan astean egoera larri horren adierazle diren hainbat gertakari jazo zen eta metalaren sektorea egoera horrek eragiten dion eremu bakarra ez dela baieztatzen du. Esaterako, Bizkaiko merkataritzak, merkealdiekin bat etorriz, sindikatuek deituriko hiru grebetako azkenean hartu zuen parte. Bizkaiko Metalaren patronalak hitzarmenaren negoziaketak eten zituen. Arabakoak, berriz, lanaldia urteko zortzi orduz luzatzea negoziatu ezina dela dio eta horrenbestez negoziaketak bideraezina dirudi. Gipuzkoako patronalak modu iragankorrean negoziaketak bertan behera utzi zituen sindikatuekin aldebiko harremanetako bilerak hasteko. Eraikuntza, Osasun eta Hezkuntza publikoari ere antzeko egoerak eragiten die. Alde bakoitzak bere arrazoiak mahaigaineratzen ditu. Testuinguru horretan, sindikatu bakoitza bere aldetik joateak eta patronalak aldebiko negoziaketen bidez ezarri nahi duen zatiketa sindikala onartzeak inolaz ere ez dirudi serioa ezta eraginkorra ere. Sindikatuek hobeto eta modu eraginkorragoan lan egin behar lukete langile guztien eskubideen alde eta bazter batera utzi interes sindikalak. Eta, noski, patronalaren zatiketa saiakera guztiak baztertu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan