Astekaria

 Txandan 

Gu primeran

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2097. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Sustrai Colina

Politikaz iritzia ostu nahi digutenei zer lan egiten duten galdetzen diegu, puntualak ote diren, ogia erostera autoz irteten diren, non bizi diren, zer opor klase dituzten gustuko. Ihesean gabiltzala iruditzen bazaie haserretu egiten zaizkigu. Zertaz ari garen jabetzen badira mindu.
Ez dute ulertzen gure koadrilan geroz eta gutxiago hitz egiten dugula Politikaz. Ez dute ulertzen nahiago dugula Tourraz, garagardoaren aparraz ala gorputz biluziaren estetikaz eztabaidatu. Ez dute ulertzen tximetaraino gaudela egia eta gehiengo absolutuekin.

Apolitiko bihurtu garen galdetzen digutenei, ez daukagula elizaz ezkontzeko asmorik erantzuten diegu, kontzertuko kartelak kolatzeko kontatzeko gurekin, liderrak baino gehiago gustatzen zaizkigula gregarioak.

Mozkortuta geundela pentsatu izan dute, seko erotu garela. Baliteke denek arrazoi izatea. Baina gu, Reala ez bezala, primeran bizi garela esanda bidaltzen ditugunean, amorratuta joaten dira. Realarenagatik sutzen dira batzuk, eurak baino hobeto bizi garelako besteak.
Jakina, Politikaz hitz egin nahi zuten.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia