2007-07-15 -- 2097.zenb
Beldurra, mina, argia izenpean Keike talde ondarrutarraren bigarren diskoak doinu gitarreroagoak ditu. Partaideen artean ere aldaketarik izan da, Itsaso Gutierrezek (Jauko Barik) taldea utzi berri duen Axular Arrasateren lekua hartu baitu. Estreinakoa bezalaxe, Oihuka diskoetxeak kaleratu du lan berria ere.
Duela bi urte pasa aurreneko lana argitaratu ondoren Keike taldea bere bigarren estudioko diskoarekin iritsi zen azken Durangoko Azokara: Beldurra, mina, argia. Lehena (Oinetan kea, Oihuka 2004) ez bezala, Ondarroako Santos Records-en grabatu zuten hamar kantuz osatutako disko berria Iñigo eta Mikel Santosen eskutik. “Lehen lanean ere Mikel Santos ekoizpenean aritu zen gurekin. Horrez gain, zuzeneko teknikaria ere bada. Badira urte batzuk estudioa sortu zuela anaiarekin Ondarroan eta dagoneko hainbat disko grabatu dituztenez eta esperientzia hartu dutenez etxean bertan grabatzea erabaki genuen”, diosku Ion Kirru gitarra-joleak. Oraingo honetan baliabide gutxiago izan badituzte ere, taldekideak aurreko esperientziarekin baino gusturago gelditu dira eta Santos Recordsen denborari etekin handiagoa atera ahal izana ere azpimarratu dute.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa