Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-15 -- 2097.zenb

Bertso-azterketarako jarriak

Xabier Paya

argazkia

Iņigo Azkona

I

Ekain-uztaila beti heltzen da
etsamin zailez beteta
eta bertsotan ere guztia
ez da izango olgeta.
Sorta honetan aurkitu ahal
izango duzu aleka
bertsolaritzaz zenbat dakizun
neurtzeko azterketa.

II

Hemen idatzi NAN zenbakia:______
hemen zure abizena:_____________
eta ondoren asma ezazu
lehen erantzun zuzena:
Ezaguna da Txirrita gizon
emankorra izan zena,
baina esazu, nola deitzen zen
bere seme gazteena?_____________

III

Bertso zaharrak ugari dira
herri honen historian
eta komeni da ale batzuk
gordetzea memorian.
Buka ezazu azken puntu hau
Otañoren armonian:
“limosnatxo bat eskatutzen det
Jainkuaren ______________.”

IV

Idazleotan bertso kantuan
ibilitako bat bada:
1) Mari Jose Olaziregi
2) Unai Elorriaga
3) Hasier Etxeberria
Test sinplea ez al da ba?
Azpimarratu zuzena dena
ausartzen baldin bazara.

V

Jakingo duzu urte honetan
orain lau urte bezela
Gipuzkoako txapelketaren
olatua datorrela.
Jakinik Euskal Herri osoko
lau etxean dituela,
noiz irabazi zuen Egañak
Gipuzkoako txapela?_____________

VI

Txirrita seme gabe joan zen,
“izenian” zuzena zen,
Elorriaga azpimarratuz
jarrai zenezake zuzen,
Egañak ez du Gipuzkoako
txapelik inon gordetzen,
laurak asmatu ezkero, aupa
segi bertsoaz gozatzen!


Doinua: “Nere gogoa hegan dijoa...”

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan