Astekaria

 Bertso berriak 

Bertso-azterketarako jarriak

I Ekain-uztaila beti heltzen da etsamin zailez beteta eta bertsotan ere guztia ez da izango olgeta. Sorta honetan aurkitu ahal izango duzu aleka bertsolaritzaz zenbat dakizun neurtzeko azterketa.

Xabier Paya

Xabier Paya


2097. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
(Iñigo Azkona)
II

Hemen idatzi NAN zenbakia:______
hemen zure abizena:_____________
eta ondoren asma ezazu
lehen erantzun zuzena:
Ezaguna da Txirrita gizon
emankorra izan zena,
baina esazu, nola deitzen zen
bere seme gazteena?_____________

III

Bertso zaharrak ugari dira
herri honen historian
eta komeni da ale batzuk
gordetzea memorian.
Buka ezazu azken puntu hau
Otañoren armonian:
“limosnatxo bat eskatutzen det
Jainkuaren ______________.”

IV

Idazleotan bertso kantuan
ibilitako bat bada:
1) Mari Jose Olaziregi
2) Unai Elorriaga
3) Hasier Etxeberria
Test sinplea ez al da ba?
Azpimarratu zuzena dena
ausartzen baldin bazara.

V

Jakingo duzu urte honetan
orain lau urte bezela

Gipuzkoako txapelketaren
olatua datorrela.
Jakinik Euskal Herri osoko
lau etxean dituela,
noiz irabazi zuen Egañak
Gipuzkoako txapela?_____________

VI

Txirrita seme gabe joan zen,
“izenian” zuzena zen,
Elorriaga azpimarratuz
jarrai zenezake zuzen,
Egañak ez du Gipuzkoako
txapelik inon gordetzen,
laurak asmatu ezkero, aupa
segi bertsoaz gozatzen!


Doinua: “Nere gogoa hegan dijoa...”

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | ePGaTLfYkWgLWIIc | 2011-10-02 15:07:51

    Now I feel stupid. That's calered it up for me

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia