2007-07-15 -- 2097.zenb
Fikziozko kristala. Horixe bera da hiru ttakunkideon arteko lokarriaren ametsa. Fikziozkoa da gure arteko ezagutza, gure lankidetza. Kristal dardaratizkoak dira gure sukaldeko arto-talo beteak eta irin-ogi guriak, eta milorri dultzezko makatz-opilak. Ore lotzailea da gure artean beira hauskorraren zizpurua.
Halaxe ulertu diot Errori, azken entregan. Trasnferminetako besten atakatik mintzo zen hura aurreko astean. Peppermint berdearen olatuaren gainean susmatu ditut haren umorea bera eta humoreak eurak. Politikari gaitzesgarrien iseka-eta narda-mendatan kulunkan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1