Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-15 -- 2097.zenb

Aurki tituludunak erabiltzaileak baino gehiago

Onintza Irureta


Armando Llamosasek Jaurlaritzako iragarki-oholetan idazki bat paratu du eta Tiraka-koek (www.tiraka.net) web gunean jarri dute. Llamosas hizkuntz eskakizun baterako ikasten ari da euskaltegian eta euskalduntze prozesua oso bide okerretik bidali izanaz kexu da. Ikasgelako panorama deskribatu du: “Azken txanpa honetan klaseak bitxiak dira. Jendeak azterketa ez pasatu heinean klaseak utzi ditu, honela, lau ikaskide gaude klasean, oraindik azterketak prestatzeko ditugunok, azterketa ez gainditzekotan, zertarako joan? Esan liteke ikaskide horiek euskalduntzeko gogorik ez dutela. Hala ere, azterketak gainditzeko ahalegin handia eskatzen diete eta ateratzea lortuko dute, ziur nago titulua lortuko dutela, erabiliko dutela ordea, beste kontua da, helburua azterketa gainditzea baita”.

Euskaltegiko irakasle bati entzun zion esaten berehala, tituludun kopurua, euskaldunak baino handiagoa izango dela. Eta Llamosasek antzeman duenez ingurukoek ere arrazoia ematen diote irakasle horri.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun