2007-07-15 -- 2097.zenb
70eko hamarkadan aurkeztu zuen Erno Rubik hungariarrak hain ospetsu egin den kuboa. Publizitate kanpainak kuboaren ilarak eta zutabeak higituz milioika konbinazio posible egin zitezkeela zioen, baina egiaz, milioika baino, trilioika posibilitate daude.
Crohn-en gaixotasuna gaitz autoimmune kronikoa da, heste-traktuaren hantura eragiten duena. Hesteetako gaixotasun inflamatorioen taldean –oraindik ondo zehaztu gabe dagoen taldea, dena esatera– sartzen da, kolitis ultzerosoarekin batera, eta Europar Batasunean eta Ameriketako Estatu Batuetan milioitik gora dira gaitz horrek jota daudenak.
Barrabas-belar goxoaren senide dira Rumex generokoak. Landare jende hau dena bilduko duen euskarazko izen bakar bat aukeratu ezinik jarri dut izen zientifikoa, xurgatu edo murtxatu adierazten duen latineko rumo hitzetik datorrena. Erromatarrek, inondik ere, egarria asetzeko mineta, mingotsa, goxoa, belar-gazia edo gazigarratza (Rumex acetosa) murtxakatzen zuten, oxalato garratzak freskagarri egiten baitu.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1