2007-07-15 -- 2097.zenb
Opor hasieran irakurtzeari hartzen zaion gustuarekin, bi liburu darabilzkit eskuartean, buruz buru: Miguel Sánchez-Ostizen Tiempos de tormenta (Pío Baroja, 1936-1940) eta Memorias de un piojo republicano, Ernesto Carratalárena, biak ere Pamielak argitaratu berri.
Ernesto Carratalá Ezkaba dokumentalean ezagutu nuen, Iñaki Alforjak San Kristobal gotorlekuko ihesaldiari buruz egindakoan. Ezberdina gertatzen zen oso gainerako lekukoengandik. Besteak Gaztela, Galizia nahiz Euskal Herriko gizon xumeak ziren, adinaren zama gainean somatzen zitzaienak. Bera berriz, dandy bat, krema koloreko siloi batean eserita, jantzi argiak soinean. Bizar eta melena marxiano zuriek bakarrik ematen zioten nolabaiteko gorri itxura. Diskurtso elaboratua eta dotorea, kultua eta modernoa, gaztea. Hainbesteraino, zalantzan jartzen zen bat ea nola egon ahal izan ote zen gizon hura San Kristobalgo ihesean, 1938an.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1