Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2007-07-15 -- 2097.zenb

José Bergamín

Urko Apaolaza

José Bergín

“Zergatik intelektuala izendatu eta ez literatoa? Bere literatura ideologiaz beteta dagoelako”. Horrela dio Xabier Sánchez Erauskin kazetariak Larrun aldizkarian egin genion elkarrizketan. Liburua idatzi du espainiar idazlearen bizitzaz, José Bergamín. Ángel rebelde (Foca, 2007). Idazle eta pentsalari sailka ezina zaigu Bergamín (Madril 1895 - Donostia 1983). 27ko belaunaldiko fantasma isildua, katu bizkorra, txori librea: “Libre da txoria bere hegaldian, haizeari obeditzen diolako” idatzi zion Erauskini hau kartzelan zela. Autoexilioan utzi zituen bere hezurrak, errepublikano izan baitzen hilobira arte. Omenaldia jasoko du udazken aldera.

kamara
guztia irakurri

Keike

Jon Gurrutxaga

Keike taldeko kideak

Beldurra, mina, argia izenpean Keike talde ondarrutarraren bigarren diskoak doinu gitarreroagoak ditu. Partaideen artean ere aldaketarik izan da, Itsaso Gutierrezek (Jauko Barik) taldea utzi berri duen Axular Arrasateren lekua hartu baitu. Estreinakoa bezalaxe, Oihuka diskoetxeak kaleratu du lan berria ere.

Duela bi urte pasa aurreneko lana argitaratu ondoren Keike taldea bere bigarren estudioko diskoarekin iritsi zen azken Durangoko Azokara: Beldurra, mina, argia. Lehena (Oinetan kea, Oihuka 2004) ez bezala, Ondarroako Santos Records-en grabatu zuten hamar kantuz osatutako disko berria Iñigo eta Mikel Santosen eskutik. “Lehen lanean ere Mikel Santos ekoizpenean aritu zen gurekin. Horrez gain, zuzeneko teknikaria ere bada. Badira urte batzuk estudioa sortu zuela anaiarekin Ondarroan eta dagoneko hainbat disko grabatu dituztenez eta esperientzia hartu dutenez etxean bertan grabatzea erabaki genuen”, diosku Ion Kirru gitarra-joleak. Oraingo honetan baliabide gutxiago izan badituzte ere, taldekideak aurreko esperientziarekin baino gusturago gelditu dira eta Santos Recordsen denborari etekin handiagoa atera ahal izana ere azpimarratu dute.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan