2007-07-15 -- 2097.zenb
Urnieta, 1949. Metalurgiako mekanikaria. EBko kidea eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea. Urnietako alkate berria da Urnieta Denon Artean (UDA) taldearen izenean.
ETA VIn, LKIn eta sindikalgintzan aritua iraganean. Urkainberri baserriko semea. Autobidea jaiotetxearen ondoan pasako dela-eta “konfliktoetako baserria” bezala ezaguna da herrian.
AHT ere Urnietako lur-eremutik iraganen da. Mila lanetan murgildua orain arte: “Hemendik aurrera hogeita lau ordu ez ditut nahiko izango eguneko lana aurrera ateratzeko” adierazi digu.
Miren Dobaran 1970ean jaio zen Berangon, Bizkaian. Zazpi urtez eta ekainera arte, herri horretako alkatea izan da. Horretarako, aldi batez bere lanpostua uzteko baimena eskatu behar izan zuen, Uribe Kostako Mankomunitatean. Euskal Filologian lizentziatua da, eta euskara teknikari ziharduen bertan. Ez da itzuliko oraingoz; martxoan Eusko Jaurlaritzako HPSko Euskara Sustatzeko zuzendari izendatu zuten.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1