2007-07-15 -- 2097.zenb
Hogeita lau hilabete beteko dira sarri gure azken birari ekin genionetik. Bi urtetxo, azkar esaten da, bai eta azkar igaro ere. Gogoan dut oraindik grabaketa molde bitxia erabili genuela: Marino Goñiren etxeko ganbaran hartu genuen soinua, Nafarroako Erason, gero nahasketak non eta Kansasen burutzeko, Eudora izeneko herrixka galdu hartan.
Hala ditugu 18/98ko sumarioan auzipetuak. Bederatzi urte sufritzen eta oraino uda ondotik zigorra jaso dezaketen beldurrez; oporretan ere artega. Gu lasaiago egon ginen zer esango zuten zain, Donostiako Miramarren. Bigarren egunean Madrilgo epaile aurrerakoiek egin ziguten bisita, egun Yugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiko epaile den Jose Ricardo de Prada jaunak eta Egunkaria auziko epaiketa egitea erabaki duen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. zigor salako magistratu den Ramon Saez Valcarcel jaunak. Aurrerakoiak ez izatera, ez ziren etorriko Donostiara, Eusko Ikaskuntzak gonbidatuagatik.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa