Astekaria

 Denboraren makina 

Arrastoak

Irudia


2097. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Juduen Munduko Kongresua burutu da berriki eta, besteak beste, naziek lapurtutako hainbat eta hainbat pintura eta eskultura oraindik itzuli ez zaizkiela salatu dute. Guztira, 110.000 artelan direla diote, eta zailtasun handiko zeregina dela horiek guztiak erreklamatzea, askotan dokumentazioa falta delako. Baina tarteka artelanak jabeen oinordekoen eskuetara itzultzen dira, duela gutxi Kirchner-en Berliner Strasseszene lanarekin, gertatu bezala.

 

Kiss kiss bang bang izeneko erakusketa prestatu dute Bilboko Arte Eder Museoan, arteak eta feminismoak 45 urtetan eskutik egindako ibilbidea biltzeko asmoz. Sortu zenetik gaur egun arte mugimenduak izan duen bilakaera errepasatu eta emakumeen identitateari buruzko hausnarketa proposatzen du erakusketak, artelanen bidez. Besteak beste, Guerrilla Girls-en ekintzak, Yoko Ono-ren performanceak eta Orlan-en argazkiak bildu dituzte. Erakusketa irailaren 9a arte egongo da zabalik.

 

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia