2007-07-15 -- 2097.zenb
Ekologiaren eta giza justiziaren ikuspegitik Mendebaldeko aurrerapena gero eta ez-jasangarriagoa dela irudikatzeko, Britainia Handiko erakunde batek kalkulatu du dagokien mundu zatia jatera bertako herritarrak zein egunetan iritsi diren. Lau hilabete ez dituzte osatu etxean dutenarekin.
New Economics Foundation (NEF) deitzen da analisiari titulu deigarri hori ipini diona: Britain starts eating the planet on Sunday 15 April. 1985ean sortu zuten NEF herrialde txiroen kanpo zorraz kezkatuta zebiltzan zenbait intelektual aktibistak. Eskuin neoliberalak bere estrategiak aurreratzeko eta ideologia zorrozteko think-tank (pentsamendu tankeak) direlakoak dauzkan moduan, NEFek bere burua think-and-do tank (pentsamendu eta ekintzarako tankea) definitzen du.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa