2007-07-15 -- 2097.zenb
Aitziber Etxeberria ::31 baioneta
Erein
orrialdeak ::252
prezioa ::19€
Aurtengo Donostia Opera Prima saria eskuratu zuen Aitziber Etxeberriak (Zarautz, 1973) 31 baioneta eleberriarekin. Haatik, ez da.hau sari hori jasotzen duen aurreneko aldia, 2003.urtean gauza bera lortu baitzuen tratu txarren gainean osatutako Tango urdina nobelarekin. 31 baionetak berriz, XIX. mendeko hasierara garamatza, Donostia frantsesen menpe bost urtez egon ondoren, bertakoen ustez salbatzaileak ziren tropa anglo-portugaldarrak sartu zirenekora. Lapurtu, hil eta bortxatzeaz gain, hiria ia erabat kiskali zuten 1813ko abuztuaren 31 inguruko garaian. Gertaera historiko horretara gerturatzeko, ordea, Konbentzioko Gerra garaian bere senarrak izan zituen istiluengatik Inkisizioaren eskuetatik pasea den emakume bat aukeratu du protagonista Aitziber Etxeberriak. Petrikiloa da, belarrekin enplastoak eginez jendea sendatzen saiatzen dena, eta duen alaba bakarrarekin bizi da Uliako baserrian, nahiko lasai, soldadu frantses batek mehatxuka begitan duen gaixotasun larria sendatzeko eskatzen dion arte. Geroztik emakumeari bizimodua erabat aldatuko zaio. Berak ez dauka bestea sendatzeko modurik, eta hori egiten ez badu badaki alaba eta bera arriskuan direla...
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa