Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-08 -- 2096.zenb

Gerardo Viana, Vladimiro

«Zenbat euskal dantzari on, eta denak joan behar izan dira atzerrira»

Unai Brea

Gerardo Viana

Gerardo Vianaren bizitzak zine gidoi batetik ateratakoa ematen du. 1925ean jaio zen, Bizkaiko Meatzetan, eta 1937an, gerraren kariaz Errusiara alde egindako umeetako bat izan zen. Erbesterako azken ontzian joan zen Viana; astebete geroago, faxistek Bilbo hartu zuten. Behin Errusian, bizkaitar nekaezin honek bizitza zeharo berriari ekin behar izan zion. Eta gazte-gazterik hasi zen bere patua idazten. Umezurtzen hezitzaile, dantzari klasiko trebe eta koreografo bikain modura lan handia egin zuen Vianak. Baita ospea erdietsi ere. Sobietar Batasunean pertsonaia ezaguna izatera ailegatu zen, bere koreografiei esker: 1986an, ballet klasikoari buruzko lehenengo entziklopedia argitaratu zen Sobietar Batasunean, eta “Vladimiro” 40ren bat aldiz aipatu zuten. Ordurako, gurpildun aulkiari iltzatuta zegoen, 70eko hamarkada amaieran, antzezpen batetik bueltan izandako auto-istripu latz baten erruz. Hala ere, gauza izan zen koreografiaren bat gehiago sortzeko horren ostean.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan