Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-08 -- 2096.zenb

Onddoak

Udako etsaiak

Saioa Labaka

argazkia

Uda iristearekin batera hondartza, itsasoa eta igerilekua gure agenda bihurtu diren honetan, onddoak harrapatzeko arriskua handiagoa da eta oinei behar baino arreta gutxiago eskaintzen diegula diote adituek. Dena den, gorputzeko beste ataletan ere sor daiteke infekzio deseroso hau.

Dagoeneko hasi gara bainu osasungarriak hartu ahal izateko aholkuak entzuten. Igerilekuak eta onddoak udaran ezkontzen diren hitzak dira eta gure oinak mikroorganismo hauengatik salbu edukitzeko jakin beharrekoak bildu ditugu jarraian.

Oro har, hezetasuna eta haize eta argi gutxiko tokiak izaten dira onddoen iturburua, eta 20 eta 30 gradu arteko tenperatura egiten duen habitata. Hala, igerilekuak, aldagelak eta saunak toki aproposak izaten dira onddoentzako. Igerileku publikoek onddoak saihesteko neurriak hartzen badituzte ere, komenigarria izaten da norberak ere bereak hartzea. Oinarrizko hiru urrats daude: garbitasuna, oinutsik ez ibiltzea eta bainua hartu ondoren hankak ondo lehortzea.

Gazteak eta haurrak izan ohi dira onddoak hartzeko aukera gehien dituztenak. Gazteak, kiroldegien erabiltzaile handiak direlako, eta haurrak berriz, oinutsik helduak baino gehiago ibili ohi direlako igerilekuetan eta hankak ez dituztelako behar bezala lehortzen.

Ohikoenak

Onddoak azalean, ilean eta azazkaletan ager daitezke. Mota ezagunenak ondorengoak dira:

Tinea pedis edota atleta oina. Oinen azpialdean edo behatz artean azala erori egiten da. Bainatu ostean hankak gaizki lehortzeagatik, oinetako estuak erabiltzeagatik eta izerdiagatik sortzen da.

Tinea capitis, ilean sortzen dena. Normalean 2 eta 10 urte bitarteko haurren artean agertzen da eta oso kutsakorra da.

Tinea unguium, azkazaletan agertzen dena, batez ere hankako behatzetan. Azkazalen lodiera aldatzen du eta euren itxura deformatu.

Tinea corporis, gorputzeko edozein ataletan edota aurpegian ager daitekeen infekzioa.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan