2007-07-08 -- 2096.zenb
Gizarte Segurantza publikoa bideraezina dela eta urte gutxi barru porrota ezagutuko duela baieztatu du David Taguasek, Zapatero presidentearen aholkulari ekonomiko berriak. Iritzi hori sostengatzeko bi arrazoi nagusi eman ditu: bizitza itxaropenaren igoera, eta hazkunde-tasaren apaltasunak etorkizunean lekarkeen kotizatzaile kopuruaren jaitsiera. Iragarpen hauek errepikatu dira noizbehinka 70eko hamarkadatik hona. 90eko hamarkadan Toledoko Itunak sinatu aurretik, banketxe handi baten bulego ekonomikotik egindako iragarpenaren arabera, Gizarte Segurantzaren sistemaren defizitak beronen porrota ekarriko omen zuen hamar urteren buruan. Hamabost urte eta gero Espainiako Estatuaren Gizarte Segurantzaren sistemak inoizko superabit handiena du egun. Azter dezagun proiekzio katastrofista hauek oinarri analitiko sendorik ote duten.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa