Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-08 -- 2096.zenb

Izenak

Maddalen Arzallus hendaiarrak (Lapurdi) irabazi zuen Euskal Herriko XIX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Altsasuko pilotalekuan jokatutako finalean. Bigarrena Kristine Txoperena izan zen, hendaiarra hau ere. Gaztetxoen mailan (14 urte artekoak) Amaia Iturriotz urretxuarrak (Gipuzkoa) jantzi zuen txapela. Imanol Irazustabarrena alegiarra (Gipuzkoa) izan zen txapeldunordea.

 

Juan Kruz Igerabidek Kakotxen herrialdea liburua kaleratu du. Haur eta gazteentzat idatzitako lanentzako SM Fundazioaren Baporea saria irabazi zuen iaz lan horrek. Bestalde, Josetxo Oruetaren Los Planes de Lidia (Lidiaren asmoak) komedia futurista plazaratu du Erein argitaletxeak.

 
 

Pedro Segurola eta Puri Lete pintore errenteriarrek Donostiako Kutxa Boulevard aretoan paratu dituzte euren obrak. Segurolaren akuarelak eta Leteren akuarela zein olio-pinturak uztailaren 8a arte izango dira ikusgai.

 

My Jok kolektiboko Lady MY-ek Vote Panda proiektua aurkeztuko du uztailaren 12an Bilboko alde zaharreko My Jok Box dendan. Politikarien komunikazio estrategien inguruko perfomanceak eta erakusketa bitxi batek osatzen dute proiektua. Erakusketa uztailaren 13an zabalduko du. Errotuladorez eginiko kartelak, txapak eta Vote Panda kamisetak bildu ditu bertan Lady MY-ek. Informazio gehiago: www.myjok.com.

 
 

Philippe Garrel zinemagile frantziarraren atzera begirakoa eskainiko dute aurten Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. Garrelen lan ezagunenen artean La naissande de l'amour, Le vent de la nuit eta Les amants réguliers daude, besteak beste. Azken horrekin, Garrelek zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia jaso zuen Veneziako Zinemaldian.

 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan