Astekaria

 Bero-beroan 

Heriotza bortitz guztiak ez dira berdinak

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2096. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Ez da gauza bera lanean hiltzea, lantokian, obra batean ala borondatez eta gainera hobeto ordainduta helburu militarrak betetzera joanda bizia galtzea. Bizitzak prezio bat baino gehiago du. Hedabideek, azaletik hasita, biolentzia gaitzetsi edo nabarmendu egiten dute jatorriaren arabera. Erakundeek biolentzia egoeraren arabera modu batera edo bestera tratatzen (kalteak ordaintzen dituzte) dute. Euskal Herriko zein Espainiako iritzi publikoak, joan den astean, beste behin, egiaztatu ahal izan du errealitate izugarri hori. Libanon Espainiako sei militar gaztek (hiru etorkin) bizia galdu dute atentatuan, eta Euskal Herrian berriz, urte honetan 62 langile (batzuk etorkinak) hil dira lan istripuetan. Libanokoa gertatu den garaian Bedian (Bizkaia) eta Donostian langile bana hil da eta Burgun (Araba) bederatzi langile zauritu dira. Sei militar gazte boluntarioentzako izan ziren prentsako lehenengo orrialdeak eta telebistako lehenengo albisteak, harrera ofizialak eta dolu egun ofizialak antolatu ziren eta 140.000 euro arteko kalte-ordainak iragarri dituzte. Hildako langileentzat eta larri zauritu direnentzat ez dago egunkariko azalik, ez harrerarik ezta senideentzako harrerarik ere. Ez dago dolu egunik. Ez dago kalte-ordain ofizialik. Erakundeek biolentzia hori zein heriotzen –aurten ehundik gora izango dira– eta ezintasun iraunkorren arduradunak ez dituzte eraginkortasunez jazartzen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia