2007-07-08 -- 2096.zenb
Sarda Taldea ::Naturaren indarrak (Elektromagnetismoa eta Grabitazioa)
Gaiak
orrialdeak ::294
prezioa ::21€
Anaxagorastik Newton arte, planeten higiduraz eta zeruko gorputzen erorketa gobernatzen duten kausen inguruko usteak azaltzeaz gainera, naturaren indarrekin zerikusia daukan arlo oro biltzen ahalegindu da Sarda Taldea Naturaren indarrak (Elektromagnetismoa eta Grabitazioa) izeneko liburuan. Horretarako agerian uzten dituzte Isaac Newton, James Clerk Maxwell edota Albert Einstein bezalako ikerlarien bizitzen nondik norakoak, kezka nagusiak, planteamendu zientifiko eta filosofikoak eta bakoitzak zegokion garaian bilatzen zuena ikusteko izandako dohaina. Indar kontzeptuaren garrantzia, grabitazio unibertsalaren legea, kurbadura duten geometria bitxiak, irrati-galaxiak...
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa