Astekaria

 Bertso berriak 

Besteren onari jarriak

I Tuperra eta freskagarria toalla ta... hondartzara edo berdin du igerileku, zingira zein errekara. Udaberririk ez ekainean uztailean udara... San Joan sutan erre gabeak orain kiskaliko gara.

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2096. alea
0000-00-00
alde 1    kontra 0
Jexu Mari Irazu
II

Eta udaran herriko jaiak
udaran eguzki-lore
San Ferminetik Mari Jaiara
txosnako katxi-kolore.
Ta bost handiak igo beharrean,
txikien lepoan gorde
gainera aurten Iruñea baino
agian Lesaka hobe.

III

Paktuetatik berriro ere
bada zerbait ikasteko,
espainola izan behar ote du
alderdikerik uzteko.
Zumaiar eta azpeitiarra
bizio txarra mozteko...
koadro polita utzi digute
Guggenheimen ikusteko.

IV

Zenbait albiste aditu eta
ezin da asko lasaitu
Osakidetzak bi egunez behin
greba deialdia baitu,
denak mediku ta etxerako
errezeta denak aitu
bere burua gaixotuta gu
nola sendatuko gaitu.

V

Lehengo batean umea gaixo
ta pediatra zuena

greba zela-ta bi ordu han zain,
abisatu gabe dena...
etxerakoan mediku batek
irratian zioena...
“gaixoak ondo atenditzeak
ardura gaitu gehiena”.

VI

Kontzientziak azkenerako
ibili kontuz, ez fio
noiz daki batek garen pertsona,
paziente edo prezio
dela osasuna, dela bizitza
besterenetik presio
gaitzerdi beti besteren ona
baizik ez dela desio.

Doinua: Ijituarenak edo “Ari naizela...”

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia