Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-07-08 -- 2096.zenb

Igor Estankona

Igor Estankona

Su-etenaren amaierak betiko labirintoaren itxura hartu du. Arraina isatsari hozka ari da berriro. Herriko zaharrena ere ez da izan behar ohartzeko, diskurtso erosoen epelera itzuli direla zer opatu izan ez dutenak.

Errazena ei da armetara itzultzea. Distiratsua, eraginkorra, baina engainagarria da ideia hori. Arriskatzeko unea zenean ausente egon denaren ahoan pozoia dirudi. Abertzale baten ikuspuntutik iraina da ia. Zailena da negoziazio mahaiari eustea, gaineratzen dute. Borroka armatua, ordea, latza, iluna, esker txarrekoa eta arriskutsua dela edozeinek daki. Bermeekin, negoziazio mahaian geratzea askoz errentagarriagoa da.

Espainiar eskuinarentzako mesedea. Ezaguna da bigarren lelo hau ere. Baina elkarrizketa –edo gerra– ez dira libratu izan PP edo PSOErekin. Larritzeko moduko berria da hango eskuinarentzat hausturarena –guztiz zoratu ez badira behintzat– giza-ikuspuntutik zein estrategikoki. Ez da ahantzi behar Estatua eseri ohi dela mahaian azken buruan, eta eurak direla haren errekanbio nagusia. Zenbat eta lehenago ulertu bakea edukiz hornitu behar dela, hobe. Bitartean, fedea.

hemeroteka

2095. zenbakia | 2007-07-01
2094. zenbakia | 2007-06-24
2093. zenbakia | 2007-06-17
2092. zenbakia | 2007-06-10
2091. zenbakia | 2007-06-03
2090. zenbakia | 2007-05-27
2089. zenbakia | 2007-05-20
2088. zenbakia | 2007-05-13
2087. zenbakia | 2007-05-06
2086. zenbakia | 2007-04-29

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan