2007-07-08 -- 2096.zenb
Itxaroren aurreko kolaborazioaren eta honako nirearen artean, idatzi bitarteko aste honetan, Itxaro bera, in person, ttakunean hasi nintzenetik lehenbiziko aldiz, nire bizitza osoan bigarrenez, ikusteko parada izan dut Donostian, EHGAMek antolatu mahainguru batean. Lotsati, uzkur edo are xomorro xamarra naiz ni harremanetarako, halere, baieztatu nuenez, gure arteko komunikazio sasi epistolar honek badu eraginik bizitza errealean: konfiantza osoz hasi ginen solasean. Baita artikulu hauetan erabili izan ditugun gaiez ere. Latinezko aipamenik egin behar gabe.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1