2007-07-08 -- 2096.zenb
Maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeek euskal politika euskal puzzle bihurtu dela –edo dugula, hobe esanda– erakutsi digute. Bere aniztasunean gero eta anitzagoa omen da euskal gizartea eta, hauteskundeetako emaitzak ikusita, ez da erraza izango puzzle horren pieza guztiak ondo ahokatzea, are gutxiago udalerri bakoitzeko errealitate politikoa berezi eta bakarra izaten denean eta, beraz, errezeta magiko eta bakarra ez dagoenean. Gehiengo argirik ez dagoenean, oraingoan bezala, alderdi ezberdinen arteko adostasunak eta akordioak ezinbestekoak dira udal eta foru gobernuak osatzeko, baina oker geundeke hartu beharreko bidea norabide bakarrekoa dela pentsatuko bagenu. Herri bakoitzak berezko izaera eta ezaugarriak ditu eta, alderdien zuzendaritzei irizpide orokorrak finkatzea dagokien arren, ezin dezakegu ahaztu udalerri batean posible eta ona den akordioa ondokoan ezinezkoa eta txarra izan daitekeenik. Batzuek nahiz besteek esanak logika honen barruan kokatu behar ditugu, hortaz, hainbat udaletxetan egindako gobernu-akordioak.
Kataluniako irrati-telebista autonomikoaren legea berritzeko eztabaidetan hasiak dira bertako legebiltzarrean. Urtarriletik hona ugari dira egin dituzten tramiteak: ponentziarako jendea izendatu, eztabaidei ekin, testua idatzi, konparezentzien egitaraua erabaki eta abar. Luze jo du gaiak eta ematen duenez hala egingo du hemendik aurrera ere.
Desadostasun ugari azaleratu omen dira Kataluniako legebiltzarrean, guzti-guztiek garrantzi handikotzat duten lege berriaren tramitazioan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1