2007-07-08 -- 2096.zenb
Hego Dakotan, Mato Paha –Hartz mendixka– santuaren azpian, goi bilera egin zuten iazko agorrilean Ameriketako Nazio autoktonoek eta hara hurbildu ziren bazter guztietako ordezkariek estrategia batua pentsatu zuten beren lur sakratuen begiratzeko.
Beste kontu zahar eta garrantzitsu bat ere aipatu zuten. Aita santuari –eta Anglikar eliza buru den– Ingalaterrako erreginari berriz eskatu zieten deusezta dezaten Amerikaren konkista bermatu zuen bula, alegia, 1493an Alexandro VI.ak ezarri zuen Inter Caetera. Dokumentu horretan amerindioak pagano-salbaiak direla adierazten da, eta hori ez zitekeen inondik ere iraingarria izan –basoko paganismoa ez baita hiriko monoteismoa baino gutxiago, alderantziz agian– ez balute aitzakia hartu lurraren kentzeko beren jabe zilegiei, bulak Mundu berria nola banatu behar zen eta konkistatzaile bakoitzari zer zati egokitzen zitzaion finkatu baitzuen. Eta finkatzen du oraindik ere, ukatu gabe dago-eta.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1