Udazkenean erabakiko dute EAEko Liburutegien Legea onartu ala ez

Jon Torner

Jon Torner


0000-00-00

Eusko Legebiltzarreko batzorde txostengilean EAEko Liburutegi Legea adostu dute, alderdi guztiek aurkeztutako zuzenketa gehienak onartu ostean. Gauzak horrela, udazkeneko osoko bilkuran eztabaidatuko dute lege egitasmoaren inguruan, eta orduan erabakiko dute onartu ala ez. Lege egitasmo horrekin, Kulturaren Euskal Planak aurreikusten dituen beharrak ase nahi ditu Eusko Jaurlaritzak.


Argia.com 2012