Astekaria

 Bertso berriak 

Munduko leihotik jarriak

I Egunkaritan jaso ondoren berrien biharamuna, aho zapore garratzen aje ta burukomin astuna bilakatzen da pasotismoan egonarazten gaituna. Fikzioaren amets soila da bakearen erresuma, deskantsua da ilunabarra amets gaiztoa eguna, begi aurrean daukagulako ikusi nahi ez duguna.

Irudia

Unai Muñoa


2095. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Unai Muñoa
(Andoni Otamendi)
II

Nork ote dauka Palestinaren
konponbiderako giltza?
Non geratzen da gizartearen
erabakia ta hitza?
Noiz arte hainbat errugabe hil
duen borroka bortitza?
Batak bestea garaitu ezin
su eta ketan dabiltza.
Berriro ere gertatuko da
halako mila ekintza,
galtzeko duten bakarra bada
infernua den bizitza.

III

Euskal Herritik ihes egin du
konponbidearen trenak,
orain alperrik izango dira
aitzakia eta kondenak.
Ederki daki zer datorkion
lehendik sufritu duenak,
betikoaren beldur minetan
nahasten zaizkigu barrenak.
Berriz lekurik izango al du
bakerako su etenak?
Gure destaina merezi dute
aulkitik altxa direnak.

IV

Bere etxean bihozgabea
kalean umil ta jator,
eskuzabala itxuraz baina
beti berean, egoskor...
Gauez irten da lagunengana
ederki moldatzen da hor,
etxera heldu erdi balantzan
andrearen bila dator;
lepotik heldu, lurrera bota
eta kolpatu du gogor.
Gehiago dela sinestu nahi du
ez delako sentitzen nor.

V

Hainbat etorkin plaia ertzetik
iristen dira gazterik.
Nahiz nik ez dudan espero hemen
ezer aldatzen hasterik,
kontsolagarri ez da hemengo
diskurtso eta usterik,
ez ote dago praktikan hasi
ta teoriak uzterik?
Ez digu axola, ez dugu entzuten
haien behar ta eskerik,
ez dugulako aintzat hartu nahi
geure burua besterik.

VI

Korapiloa askatu ezin
buruari mila buelta,
nola erantzi hipokresia
estaltzen duen kareta.
Kontzientzia lasaitzearren
alperrik da berriketa.
Dena aldatu dezakegula
pentsatu arren tarteka,
senti ninteke etsipenean
eta amorruz beteta.
Behingoz gelditu bedi mundua
jaitsi egin nahi dut eta.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia