Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-01 -- 2095.zenb

Liburutegia

'Erremateko tiroa'

Marguerite Yourcenar ::Erremateko tiroa

Alberdania

orrialdeak ::106

prezioa ::15.50€

Marguerite Yourcenaren Le coup de grāce euskaraz

Erremateko tiroa da Marguerite Yourcenarri euskaratutako laugarren lana. 1903an Bruselan jaio arren bizitzako tarterik handiena –1987an hil artekoa– AEBetan igaro zuen idazleak. Aurretik euskaratutako lanak Hadrianoren oroitzapenak (1951), Alexis (1929) eta Ekialdeko kontakizunak izan ziren. Frantziako Akademiako lehen emakumea izan zenaren ezaugarririk nabarmenena, bere idazlanetan agertzen zuen indarra izan zen. Haren nobelak irakurritako inor gutxi sentituko da epel narrazio horien aurrean. Josu Zabaletak euskaratu duen Erremateko tiroa, 1939an argitaratua, intentsitate horren adibide garbia da. Lehen Mundu Gerra bukatzear eta Sobiet Batasuneko iraultza hasi berri zenean kokatzen da istorioa. Hiru gazteren arteko harreman suhartsuetan dagoen botere erlazioari buruzko lana da. Yourcenar berak hitzaurrean dioenez, benetako gertakizun batean oinarritua dago. Bere burua eskaintzen duen neskaren eta aintzat hartzen ez duen mutilaren anekdotaz harago, estualdi berberetan eta arrisku berberen mende dauden hiru pertsonaren arteko izaera berdintasun hori, patu-elkartasun hori da nobelaren gai nagusia. Aurreneko orrialdetik iragartzen zaio irakurleari gertatu behar duen tragedia.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan