2007-07-01 -- 2095.zenb
Bizkaiarekin muga egiten du Kantabriak baina euskaldunok turismo edo atsedenlekutzat diogun zaletasunaz aparte deus gutxi interesatzen gara hartaz. Lekuko indar faktikoek zorrotz kontrolatutako lurraldearen fama dauka. La Realidad astekariari gertatu zaionak hori berresten du.
Javier Ortiz kazetari gure artean ezagunak hau jarri du maiatzaren 26an bere blokean daukan Apuntes al natural atalean: “Santanderreko gaietan sakon arakatzea arriskutsua da, eta hala ikusi da sarritan. Hori berresteko aukera izan dugu orain dela gutxi, begien aurrean ikusi dugunean nola suntsitu duten La Realidad astekaria, ezker erradikaleko (hau da, ez saldutako) agerkari ahalegin bat bertako mafiak itotzea lortu duena, zintzurrean lotuz pentsa ahala soka guztiak, hasteko judizialak”.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa