Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2095. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian liburua (Elkar) International Board on Books for Young People (IBBY) erakundeak bi urtez behin osatzen duen ohorezko zerrendan sartzeko hautatu du. Halaber, Elena Odriozolak Begira-begira liburuan egindako ilustrazioek ere zerrenda horretan sartzeko aukera dute. IBBY erakundea Zurichen sortu zen 1953an eta ohorezko zerrendaren helburua idazle, marrazkilari eta itzultzaileen lana goraipatzea da. Saritutako liburuak bilduko dituen zerrenda 2008ko irailean argitaratuko dute.

 

Oskar Arana itzultzaile arabarrak George Orwellen 1984 nobela ezaguna euskaraz kaleratu du, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Nobela hori XX. mendeko liburu esanguratsuenetakoa da eta Aranak adierazi duenez, berak ezagutzen duen “distopiarik indartsuena” da: “Amesgaizto batetik abiatuta, gizateria oso baten iragarpena aurkituko du irakurleak. Gizateriak nondik ez duen jo behar agertzen da liburuan. Eta hori egiten du Orwellek gizatasunaren hautemate zehatz eta aberatsetik abiatuta”.

 

 

Jon Ander eta Edurne Azpitarte anai-arreba azkoitiarrek hirugarren urtez jarraian irabazi dute Euskal Herriko Dantza Sueltoko Txapelketa. Segurako (Gipuzkoa) saioan Eneko Gil eta Nerea Vesga errenteriarrak izan ziren bigarren, eta Mikel Igartua eta Ibane Baseta bergararrak hirugarren.

 

Carlos Ferrater arkitekto katalanak Geometria sinkronizatuz erakusketa ekarri du Bilboko Arte Eder Museora. Geometriak arkitekturan duen garrantziaren isla da erakusketa. Carlos Ferrater & Asociados estudioak egindako 12 maketa eta 34 panelek osatzen dute eta uztailaren 15 arte izango da ikusgai.

 

 

Lantz taldeak lehen diskoa kaleratu du. Garbiñe Insausti, Olatz Prat eta Oihana Lekuonak (ahotsak), Mikel Errazkinek (teklatuak, sanplerrak eta programazioak), Xabi Lopezek (gitarra akustikoa), Alaitz Telletxeak (trikitia), Josean Martin Zarkok (bouzouki, gitarra akustikoa eta mandolina) eta Juan Ezeizak (biolina, txirula, alboka) osatzen dute taldea. Folk garaikidea eta tradizioa uztartzen dute.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia