2007-07-01 -- 2095.zenb
Iker Barandiaran
On Benito ::On Benito
autoekoizpena
iraupena ::17´14´´
prezioa ::6€
50eko hamarkadako rock-and-rollaren sustraiak arakatu eta AEBetako hastapenetako bluesa gure artera ekarri duen hirukotea Nafarroako iparraldetik dator, musikarien harrobi itzela den Beratik. Hiru anaia tradizioa berreskuratu nahian. Bost kantu batu dituzte lan honetan, guztiak euskaraz, baina AEBetako tradizio zaharrenaren parera ahoskatuta. Are gehiago, antzinako taldeen soinua lortu dute, Berako Mik estudioan instrumentu eta anplifikagailu zaharrak erabilita. Emaitzari beraiek bluesa deitzen dioten arren, tarteka Crypt diskoetxearen edota indarrean dagoen Reining Sound taldearen antza ere badute; hau da, rock-and-roll primitibo azkar eta gordina, gitarra eta bateria oso markatuekin, hain zuzen ere. Horrez gain, arimaz betetako blues kantak ere idatzi dituzte.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa