2007-07-01 -- 2095.zenb
Mikel Murua, Julen Tokero ::Tiderrekin tea hartzen
Elkar / Katxiporreta
orrialdeak ::36
prezioa ::7.35€
Egungo gizartean elkarbizitza eredu ugari daudela-eta, Pirritx eta Porrotx pailazoek adopzioa laguntzeko Ume Alaiak elkarteak egindako eskaerari erantzun zioten. Haurren artean hedatu ohi den familiari buruzko eredu tradizionalaz hausnarketa egiteko eta haurrei beste molde batzuk aurkezteko premiak bultzatu zituen horretara. Geroztik lanean dabiltza Familiak Milakolore bilduma hedatzen, Elkar argitaletxeko Mikel Murua eta bere istorioak irudikatzen dituen Julen Tokerorekin batera. Bidaide dituzte halaber Ume Alaiak, Gehitu, Agipase eta Beroa elkarteak. Tiderrekin tea hartzen da egitasmoaren azkenaurreko emaitza, basamortua ezagutu nahi duen neskatoaren istorioa.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa