Astekaria

 Txandan 

Bihozgabea

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2095. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Juan Ramon Makuso

Jendea badabil kaletik anonimatu osoz. Eta bakoitza bere amarena da. Eta ama bakoitzak bere seme-alaba du. Hau horrela izanda, nire buruari galdetzen diot nolatan ama eta seme-alaben artean etena sortzen den; are gehiago haustura bat. Badirudi, horrelako egoeratan, biologiak, besterik gabe, agintzen duela, eta zilbor-hesteko marka, hori baino ez dela: marka bat. Baina haustura fisiko horrek, zilbor-hestea moztearena, badu bere eragina. Batzuek ez dugu onartzen, beste batzuek bai, eta ondorioak oso ezberdinak dira. Akaso ez diogu gehiegi erreparatzen gertakizun horri, gure bizitzako lehenengo minutu horretan ematen dena, hoztasun handiz eta era mekaniko batean. Beharbada aurrekoari, bederatzi hilabete horietan gertatzen denari, ur epeletan ematen den igaro bide horri, daukan esanahia galduta gabiltza, eta agian gure nora ezaren adierazpena litzateke. Nora eza, nabarmena, gizakia bakarrik baitago, jendez inguratuta, zarataz, ongizate hutsal batean. Agian barne-izatea da behar duguna. Hau guztia Chantal Maillard irakurtzen ari naizen bitartean barneratzen ari naiz. Berak dio: “uste dut jada bihotzik ez dudala”. Amak semea galdu du, honek bere buruaz beste egin eta gero.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia