2007-07-01 -- 2095.zenb
Jackson Pollock taularen gainean bermatzen zen, isopatik behera isurtzen zitzaion pintura iluna oihal zurian barreiatzeko. Haren obrak denboraren botereaz egina dirudi. Ez dakit martiztarrek eta erreboltaz sodomizaturiko irakurleek astirik dutenez lana bururaino eramateko. Erakunde armatuak bederen ez die gogoetarako tarterik uzten, tregua iragarri eta zenbait hilabete beranduago tipustapastean hausten duenean. Badakigu arazoak betikoan daudela, badakigu poesia idaztea ez dela hain zuzen borrokaren bihotz, badakigu asko eta sobera, malgu eta ezjakintzat baldin bagauzkate ere. Euria ari du Baionan eta ttanttak leihoetan zartatzen dira, behialako Jackson Pollocken tinta malkoak bezala.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa