2007-07-01 -- 2095.zenb
Chang Jiang ibaian (Txina) munduko urtegirik handiena eraikitzen ari dira. Munduko urtegi handiena eraikitzea ez da goizetik gauera egiteko moduko lana. Eta munduko urtegi handiena ez da goizetik gauera betetzen. 2009an izango omen du bere mailarik handiena. 185 metroko hormak ditu eta ura 135 metrora baino ez da heldu orain arte. Guztia betetzean 244 kilometro koadroko lur-eremua hartuko du eta 18 milioi kilowatteko ahalmena izango du.
“Erretako irakaslearen sindromea” jasaten omen du bost irakasletatik batek. Eta horietako % 39k estres larriaren adierazleak ditu Madrileko ANPE irakaskuntza-sindikatuak egindako ikerketaren arabera. Cisneros IX izenaz aurkeztu duten azterketa ikasturte hasieran plazaratu zen baina udako oporren atarian ekarri nahi izan dut lerrootara.
Oxalidazeoen kastan senide du arabarbak barrabas-belarra (Oxalis latifolia). Bat den bikoa da barrabastar hau, ona eta txarra, dotorea eta mespretxatua, lorategian landatzekoa eta baratzan herbizidaz hiltzekoa, ikusgarria eta amorraziogilea, jateko modukoa eta mingots mina...
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa