Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-01 -- 2095.zenb

Nagore Irazustabarrena

Oxford, 1285. Johannes Wallensis frantziskotarraren Tractatus de Penitentia lanean “Titivillus” izena idatzita agertu zen lehenengoz. “Fragmina verborum titivillus colligit horum / Quibus die mille vicibus se sarcinat ille”, zioen galestarraren testuak; alegia, Titivillusek hitz hauen zatiak biltzen ditu, eta horiekin mila aldiz betetzen du bere zakua, gutxi gorabehera itzulita. Hurrengo mendearen hasieran Petrus Palude Jerusalemgo patriarkak ere deabrutxo berriaren izena aipatzen du

guztia irakurri

Frantziara bidaia birtuala egiteko aukera eskaintzen du web gune berri batek. Frantziako Kultura Ministerioak www.culture.gouv.fr/culture/arcnat/fr orria egin du. Bertan estatu horretako gune arkeologiko garrantzitsuenen berri ematen dute.

Informazioa ordena kronologikoan –Historiaurrea, Protohistoria, Antzinaroa eta Erdi Aroa– bildu eta eremu geografikotan banatu dute.
Bidaia birtualean besteak beste Lascaux-eko haitzuloko labar pinturak, Lutezia erromatarraren arrastoak –egungo Parisekin lotura dutenak– edo Saint Germain d’Auxerreko abatetxe beneditarra bisita daitezke. Indusketa lanen nondik norakoak xehetasun handiz jaso dituzte, baita aurkikuntza berrienak ere. Gainera, argazkiak, ilustrazioak, mapak eta hiru dimentsiotako irudiak ipini dituzte lagungarri.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan