2007-07-01 -- 2095.zenb
Iruñea Sartaguda izan balitz, orain ez zen Barcina Iruñeko alkate izanen, ez horixe. Baina, beste lau urterako hartu du aginte-makila eta hortxe ikusiko dugu harro eta buru zut uztailaren zazpiko prozesioan. Ez da aldaketarik izan Iruñean; aukera galtzen utzi dute, eta aukerak gutxitan izaten dira Nafarroan, azken 30 urtean oso gutxi izan diren bezala.
Sartagudan oso bestela jokatu zuen PSNk; bestela, ANVk. PSNko zerrendaburua prest agertu zen hasieratik beretik ANVko zinegotziaren botoa hartzeko. PSNkoek, ordea, huts egin dute hiriburuan. ANVko sartagudarrak, bere aldetik, argi izan zuen zer keinu egin behar zuen, eta egin zuen. Iruñeko biak ez dira saiatu ere egin.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa