2007-06-24 -- 2094.zenb
Nahasi, oso nahasi eratu dira udalak han-hemenka, eta orain ikusi beharko da zer eragin duten foru gobernuen eraketetan, baina eremu honetan kartak gero eta ageriagoan daude. Nafarroan, denak adierazten du azkenean PSN-Nabai-NEB akordioa nagusituko dela, udal akordioek eta buruzagi sozialisten iragarpenek hala adierazten dute. Azken minutura arte –egunotan futbol zelaietan ikusi den moduan–, partidaren emaitza jokoan da. Edo udal eraketek erakutsi duten bezala, esan diezaietela bestela Zumaia eta Azpeitiko alkategai jeltzaleei. Eta lau urte atzera eginez, Madrilgo tamayazo ospetsuaren itzala ere hor da.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa