2007-06-24 -- 2094.zenb
Aurrean daukat ekainaren 5eko egunkaria. Azalean, izenburu handia, denok ezagutzen duzuena: “Su-eten iraunkorra haustea erabaki du ETAk, gaur gauerditik aurrera”. Barruan, 48. orrian, Zaldieroaren zinta, The Organization protagonista duena hau ere, “Pastak” izenarekin. Biñeta parea. Lehenengoan, erakundeko bi lagun ikusten ditugu, beren txano, txapel eta guzti; kafea hartzeko jarritako mahaiaren aurrean daude, atrezzo guztiarekin: kafetera, katiluak, pastak plater batean, eta mahai-zapi guztiz kitsch bat; aurrean bi aulki hutsik, eta Asierrek dio: “Deskuidatzen bahaiz ez dittuk gehio etortzen!!”. Bigarren biñeta lagun bien arteko solasaldiak hartzen du: “Kafea aspaldian hoztu zuan eta txokolatezko pasta guztiak jan dittuk…” jarraitzen du Asierrek; “Jan dizkiagu esan nahiko duk!!” erantzuten dio kideak; “Nik bat edo bi bakarrik”, amaitzen du Asierrek.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa