Astekaria

 Hiruko Txikian 

Joan

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2094. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Zaizkigu bozketak. EH Bai. Datozen egunetan ez dugu zereginik izango, kamisetak saldu besterik ez. Guretzat bukatu da kanpaina, elkarrekin lan egitea berrekarri diguna aurreko urteetakoa legez. Jende berria ezagutu dugu eta elkar aritzeak on egin digu. Berrikasi dugu alderdietako mugetatik haragoko jardunean ibiltzen, elkarrekiko konfidantza berreskuratuz. Alde horretatik plazer bat izan da. Orain emaitzak aztertu, lan taldeak mantendu eta munizipaletarako prestatu. Izan ere, bozketa hauetan abiatzen gara garaipenik ez dugula erdietsiko jakinik, gure lehiaketa orain artekoa hobetzean datzala soilki jakinik. Eta hori lortu dugu. Joan den igandean, Urruñako Berttolin muntatu genuen bozketen jarraipena egiteko kanpamentua. Herrietako berriak jaso eta emaitzek berotzen zizkigun gogoak. Miarritze dugu ezin libratuzko idorreria, gure tripako mina, bertan bigarren egoitza dutenen inbasiozko birusa. Horrek ahultzen gaitu bereziki, aurkako sendabiderik ez dugula, etorkizunean irabazleen lehian parte hartzeko aukera egozten diguna. Hori euskal herritartu ezean, lehen itzulira kondenatuta gaude frantses alderdien eremura, turisten eta erretretatuen menpetasunera. Berrindartu gara baina ez dugu aski.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia