2007-06-24 -- 2094.zenb
Iker Barandiaran
Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta Petti ::Hauxe
Gaztelupeko Hotsak
iraupena ::27´24´´
prezioa ::10€
Hiru musikariak rocketik datoz, baina adar desberdinetatik. Hirurak kantari moduan hasi ziren naturaltasunez eta modu berean batu zituen Gaztelupeko Hotsakek estudio batean, gorputzak eskatzen ziena egiteko. Oso ekinaldi azkar eta inprobisatua izan zen. Hala, hiruren artean kantu bat idatzi zuten batzen dituen bi osagarrirekin: Gaua eta kea. Bestela, kantariek bina abesti idatzi dituzte estilo propioan: Rafa Ruedak pop-rock xume eta dotorea eginez, ia brit-poparen tankeran; Txuma Murugarrenek Dylanen itzala bere estilora eraman eta berezkoak dituen ironia eta umorea batuta; eta Pettik barruan daraman piztia kanpora atera eta emaitza rockero eta indartsua lortuz. Hori baino gehiago emateko gai dira, baina aitzakia ederra da gaur egungo euskal kantari esanguratsuenetakoak entzuteko.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa