Astekaria

 Txandan 

Ibilalditik Urratsera

Andoni Mujika

Andoni Mujika


2094. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Andoni Mujika

Obligazioaren dimentsioa pertsonarentzat maldizioa da, gure euskal kultura kolektibotik jaso dugun herentzia lorrinenetakoa. Izugarrizko gatazka eragiten dio bere bizitzaren kudeaketan eta orekan. Hona adibide esanguratsu bat: pertsona euskolabeldunaren desafioak. Errito euskaltzale/abertzaleak ailegatzen direnean, urteko zita basque-laikoak, pseudokoherentzia ariketa kuriosoa injeniatzen du ardi latxa humano gizagaixoak. Zeregin konplikatu samarra jartzen zaio aurrean: nola kudeatu label punturik ez galtzea eta eskola publikoaren alde egotea? Ea adibidea deskodifikatzen dudan. Ezagutzen dut zenbait guraso gazte eta majo beren publiko-zaletasuna eta euskalzaletasuna uztartzeko formula asmatu dutenak. Hala, bake ideologikoa erdietsi dute ikastoletako jai batzuetara joanez, eta beste batzuetara ez. Nafarroara bai, Iparraldeko hirugarren mundura bai, baina Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira, ez. Injenieritza ideolojikoak apur bat gehiago korapilatzearren, esango diet, EAEko ikastola barik, herri ikastola barik, ezingo litzatekeela Nafarroa eta Iparraldekoa sostengatu. Hori zientzia da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | joseba | 2007-06-21 13:49:07

    Obligazioaren dimentsioa pertsonarentzat maldizioa da, gure euskal kultura kolektibotik jaso dugun herentzia lorrinenetakoa. Izugarrizko gatazka eragiten dio bere bizitzaren kudeaketan eta orekan. Hona adibide esanguratsu bat: pertsona euskolabeldunaren desafioak. Errito euskaltzale/abertzaleak ailegatzen direnean, urteko zita basque-laikoak, pseudokoherentzia ariketa kuriosoa injeniatzen du ardi latxa humano gizagaixoak. Zeregin konplikatu samarra jartzen zaio aurrean: nola kudeatu label punturik ez galtzea eta ikastola pribatuaren alde egotea? Ea adibidea deskodifikatzen dudan. Ezagutzen dut zenbait guraso gazte eta majo beren pribatu-zaletasuna eta euskalzaletasuna uztartzeko formula asmatu dutenak. Hala, bake ideologikoa erdietsi dute ikastoletako jai guztietara joanez, eta eskola publikoaren jaietara ez. Ikastola pribatuen bost jaietara bai, baina eskola publikoen jai batera ere ez. Injenieritza ideolojikoak apur bat gehiago korapilatzearren, esango diet, EAEko administrazioaren errape barik, publikoaren aldeko gurasoen, hauen ere, zerga barik, ezingo litzatekeela ikastola pribatu bat ere sostengatu. Hori zientzia da.

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia